Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz “bete-betean” gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den. Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.
Ongi etorria guztioi!
Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikaslea naiz. Bertan Lehen Hezkuntzako gradua egiten ari naiz.
Blog hau umeen aisialdiaren gaiari lotuta egongo da. Hala nola, abestiak, jolasak eta interesgarria iruditzen zaidan informazio guztia argitaratuko dut. Zuen gustukoa izatea eta hemen plazaratutako guztia interesgarria eta baliagarria gertatzea espero dut.
2012-12-15
UMEEN GABONETAKO PARKEA
Aurten, aurreko urteetan bezala, BEC-en (Barakaldo) umeen gabonetako parkea jarri da. Aprobetxa ezazue eta ez galdu aurtengo PIN-a! Oso ondo pasatuko duzue seguru!
2012-12-04
Maddi eta Leireren abenturak
Egunon guztioi! Gaur sarrera berezi bat egingo dut. Izan
ere, sarrera honen protagonistak gu gara, hau da, nire taldekideak eta ni.
Musika irakasgairako egin behar izan dugun lana, bideoa
bat, erakutsiko dizuet. Bideo hori
eskolan edo edozein tokitan antzeztu ahal izateko antzerkia da. Guk paisaia
errealetan burutu dugu, baina paisaia horiek muralen bitartez ere irudika
daitezke. Orain esan dudan moduan, guk eskola batean gainontzeko klaseen
aurrean antzezteko helburuarekin egin dugu. Horrek ez du esan nahi, eskolako
girotik kanpo erabili ezin denik.
Horregatik, hemen utziko dizuet zuek ikusi ahal izateko eta
nahi izanez gero antzeztu ahal izateko. Espero dut zuen gustukoa izatea!
Maddi eta Leireren abenturak: ALTXOR GALDUAREN BILA
Maddi eta Leireren abenturak: ALTXOR GALDUAREN BILA
2012-11-29
Txangoa: IZENADUBA BASOA
Negua badator eta berarekin batera
gabonak eta …….. OLENTZERO !!
Bai lagunok hilabete bat baino gutxiago falta da Olentzero gure etxeetara
opariak ekartzeko.
Baina nor da Olentzero?
Olentzero neguko solstizio edo gabonetako pertsonaiarik
garrantzitsuena da. Badira elezaharrak, Olentzero
azken jentila dela aipatzen dutenak. Hau da, Kixmi, Kristauen jainkoa, etorri
zenean jentilak desagertu egin ziren, baina batek iraun zuen, eta honek eman
zien herritarrei Jesusen jaiotzaren berri. Olentzero da, beraz, menditik
jaisten dena Jesusen jaiotzaz iragartzeko.
Olentzeroren
mitoa mendez mende hedatu da gaur egungo ezaugarrietara egokituz. Olentzerok
eguberrian Euskal Herriko ume guztiei opariak ekartzen dizkie. Gabon gauean,
etxekoak oheratutakoan, tximiniatik sartzen da Gabon suarekin epeltzera,
horregatik, egun horretan tximinia garbi egon behar da.
Olentzeroren ohitura Euskal Herri osoan eragin handia izan duenez,
nonbaiten Olentzeroren etxe ofiziala jarri behar zen. Leku hori Mungia izan da.
Gaur egun,
Olentzeroren etxea Mungian dago, Izenaduba parke-tematikoaren barruan.
Baserriaren izena Landetxo Goikoa da. Baserria hau, Mungiako Landetxo auzoan
dago eta 1510. urtean eraiki omen zuten lehen aldiz. Hortaz, 502 urte ditu.
Horrek esan nahi du, Bizkaiko landa-etxerik zaharrena dela eta Euskal Herriko
zaharrenetarikoa. Hori da, kontuan hartu den arrazoia, Olentzeroren etxea
izateko.
Orain esan
dudan moduan, Izenaduba-basoa Olentzeroren etxea dagoen parke-tematikoa da.
Euskal Herriko lehenengo parke mitologikoa da, eta bertan, gure tradizioei
buruzko jakintzak bereganatu ahal ditugu joko didaktikoen eta ikus-entzumenezko
baliabideen bidez. Mari Domingik, Galtzagorriek eta Olentzerok besteak beste
antzinako istorioak, tradizioak eta mitoak kontatuko dituzte, jolas eta
dibertsioen bitartez. Etxeak kutsu magikoa hartuko du, haurren irudimenari
egokituta dagoena eta Olentzerorekin zerikusirik dituzten elementuek giro hori
sorraraziko dute, hala nola, txokorra, opariak, umeek behar ez dituzten
txupeteek betetzen dituzten pitxerrak...
Ez dizuet gauza gehiegirik esan nahi, zuek zuen esperientzia propioa izan dezazuen! Hona hemen Olentzeroren etxearen argazki batzuk.
Olentzero ikusteaz gain, Euskal Herriko pertsonai mitologiko ugari ere ezagutuko ditugu; esate baterako, Mari Domingi, Lamiak, Sugar, Mari sorgina, Jentilak, Tartalo, Pintxoi (Olentzeroren txori laguntzailea), Akerbeltz…
Ez dizuet gauza gehiegirik esan nahi, zuek zuen esperientzia propioa izan dezazuen! Hona hemen Olentzeroren etxearen argazki batzuk.
Olentzero ikusteaz gain, Euskal Herriko pertsonai mitologiko ugari ere ezagutuko ditugu; esate baterako, Mari Domingi, Lamiak, Sugar, Mari sorgina, Jentilak, Tartalo, Pintxoi (Olentzeroren txori laguntzailea), Akerbeltz…
2012-11-22
EDOZEIN FESTARAKO APAINGARRIA
Eskulan hau egiteko honako materialak behar ditugu:
- 40 pajita
- Brida bat
- Arrantza egiteko pita
- Brillantina (nahi duzuen koloretakoa)
- Kola zuria
- Artaziak eta pintzela
- 40 pajita
- Brida bat
- Arrantza egiteko pita
- Brillantina (nahi duzuen koloretakoa)
- Kola zuria
- Artaziak eta pintzela
Materialak izan eta gero hasiko gara eskulana egiten! Hauek dira jarraitu beharreko pausuak:
1. Hartu 40 pajita eta elkartu denak multzo batean.
2. Brida hartu eta ipini multzoaren erdian, gero estutu ahal duzuen guztia.
3. Pajiten puntak zabaldu borobil bat sortzeko.
4. Bridaren punta moztu, behar izanez gero heldu bati laguntza eskatu.
5. Hartu pita zati bat eta apaingarriari lotu. Ondoren, nahi duzun tokian eskegi ahal izateko.
6. Azkenik, pintzel batekin kola pixka bat eman pajiten puntetan eta brillantinan sartu. Bukatzeko, utzi apaigarria lehortzen.
Gutxi gora behera hau da lortu behar duguna:
2012-11-18
Telebistaren pailazoak
Gaur hain famatuak izan diren pailazoen azkena, Miliki, hil da. Pailazo horiek hiru anaiak ziren eta 30ko hamarkadatik umeei barrea eragiten egon dira. Haienak dira abesti famatu hauek: "Hola Don Pepito", "La gallina Turuleca", "Había una vez un circo"...
Ziur nago gehienok horietako bat baino gehiago abestu dugula!
2012-11-08
MAKETU METU ME PAPA
Udalekuetan eta umeekin asko erabiltzen den abestia jarri dizuet. Abesti honekin, abesteaz gain dantza ere egin daiteke. Gainera, abesti honek istorio bat kontatzen du. Jarraian dena ongi azalduta adieraziko dizuet:
Behin kubana bat etorri zen
Bilbora (edo nahi dugun herrira) eta noski, kriston beroa egiten zuenez, egarritu egin zen. Beraz,
motxilatik bere koktelera atera eta gauzak botatzen hasi zen, adibidez,
platanoa, cocoa, ura… zer gehiago? (umeek gauzen izenak esan)
Orduan, koktelera beteta zuenean, gauzak nahasteko abesti bat hasi zen
kantatzen:
Maketu metu me papa
Maketu metu me pa!
(umeek errepikatu; birritan egin)
(Koktelera bat astintzen egongo bagina bezala egin-alde batera eta
bestera)
Egarria asetu zuen bai, baino hondartzara
joan nahi zuen eta ez zuenez autorik autostop egitea pentsatu zuen! Eta han jarri
zen autostop egiten eta han zegoen bitartean abesten hasi zen:
Tu tu e
Tutu e papa
Tutu e
Tutu e pa!
(umeek errepikatu; birritan egin)
(besoak autostop keinua eginez eraman lehenengo alde baterantz, eta
gero besterantz)
Azkenean hondartzara heldu
zen, eta toalla lurrean ipini eta gero… zer egin zuen? Ea guk zer egiten dugu
hondartzara heltzean? (umeen erantzunak itxaron) Krema bota egin zuen! Eta krema ondo
emateko, abesten hasi zen:
Ieme ieme ieme ia!
Ieme ieme ieme ia!
(umeek errepikatu; birritan egin)
2012-11-02
TXANGOA: SOPUERTA ABENTURA
Sopuerta Abenturara txango bat egitea proposatzen
dizuet! Benetan oso esperientzia polita eta desberdina izango da. Abentura
parke honi buruz gehiago jakiteko azalpentxo bat emango dizuet.
![]() |
Sopuerta Abenturaren web orrialdean sartu nahi baduzue irudan klikatu |
Bere izenak esaten duen moduan, parkea Sopuertan
kokatuta dago eta Euskal Herriko zuhaitzetan egiten den abenturazko lehenengo
parkea da. Horregatik ezagutu behar duzu!
Baina zer da zuhaitzetako abentura
parke bat?
Ingurune naturala bisitatzeko eta horrekin
kontaktuan egoteko modu berria, dibertigarria eta originala da. Bisita honetan
naturarekin harremanetan egongo gara zenbait kirol ibilbideren bitartez. Gainera,
orokorrean pertsona guztientzat bideratuta dago. Guztiontzako taldeak dira:
umeak eta helduentzat, kirolariak direnak eta ez direnentzat, banakakoentzat,
familia edo taldetan joaten direnentzat.
Parke honetako ekintza nagusia zuhaitzetan egiten den
abentura parkea da, haatik, jumping eta arkularitza ere eskaintzen dute. Parkeak
zuhaitzetan egiten diren bost zirkuitu ditu (horia, berdea, urdina, gorria eta
tirolinak, kolore bakoitzak zailtasun bat du) eta horiek abentura eta erronka
desberdinak dituzte. Parkera doan pertsonak bere bizkortasuna eta oreka frogatzen
ditu.
Ez galdu denborarik! Primeran pasatuko duzue familiarekin edo lagunekin! Eskolarekin ere joan zaitezke!
2012-10-24
SOKASALTOA
Antzinatik, hots, duela urte askotatik,
oso ezaguna den jolasa sokasaltoarena da. Jolas honetan, gainera, banaka edo
taldeka jolas daiteke. Sokasaltoak aldaera ugari ditu eta gehienetan abesti
batekin doa. Horregatik, kordaren erritmoa abestiak zehaztuko du. Sokasaltoan
jolasteko abesten diren zenbait abesti jarriko dizkizuet, seguruenik ezagunak
izango dituzue. Ea ba goazen abesti horiek entzutera!
1. Al pasar la barca
"Al pasar la barca"
"Al pasar la barca,
me dijo el barquero:
las niñas bonitas,
no pagan dinero.
Yo no soy bonita,
Ni lo quiero ser,
Arriba la barca,
Una, dos y tres".
"Al pasar la barca,
me dijo el barquero:
las niñas bonitas,
no pagan dinero.
Yo no soy bonita,
Ni lo quiero ser,
Arriba la barca,
Una, dos y tres".
2. El cocherito
El Cocherito
El cocherito leré
me dijo anoche, leré,
que si quería, leré,
montar en coche, leré.
Y yo le dije, leré,
Con gran salero, leré
No quiero coche, leré,
Que me mareo, leré."
me dijo anoche, leré,
que si quería, leré,
montar en coche, leré.
Y yo le dije, leré,
Con gran salero, leré
No quiero coche, leré,
Que me mareo, leré."
Horiek dira abesti batzuk, baina askoz gehiago daude. Euskaraz ere baditugu sokasoltan jolasteko abestiak, adibidez honako hau:
Ama aita
zenbat urtekin ezkonduko naiz
bat, bi, hiru, lau, bost, ...
(Jarraituko da zenbatzen saltoka ari den pertsona nekatu edo okertu arte)
2012-10-18
Lehenengo eta oraingo jolasen bilakaera
Jolasen inguruko sarrera bat egitea pentsatuta neukan, jolasek denboran zehar izan duten aldaketei buruzkoa. Informazioa bilatzean interesgarria iruditu zaidan power point-a aurkitu dut, informazioa modu zehatzean eta adibideen bitartez ematen duelako.
Horregatik, zuei horren bitartez azalpena ematea erabaki dut. Hona hemen informazioa.
2012-10-12
PAPIROFLEXIA

Animatu zaitez! Oso ondo pasatuko duzu eta!
Papiroflexia paperezko orriak tolestean forma
desberdineko objektuak eratzeko japoniar
artea da. Hori egiteko ez dira artaziak, grapak edo kola behar; soilik paperezko
folioak eta eskuak behar ditugu. Objektu hauek egiteko edozein koloretako orriak erabil dezakezue errealagoak egiteko. Azalpentxoa behin emanda martxan jarriko gara!
Hasieran zerbait errazarekin hasiko gara eta gero
zailtasun handiagoko beste batekin jarraituko dugu!
a) TXAKURRAREN AURPEGIA
Txakurtxoa egiteko pausuak:
1. Erditik tolestu.
2. Erditik tolestu zimurdurak egiteko.
3. Puntutxuak dauden lekutik tolestu.
4. Puntutxuak dauden lekutik tolestu.
5. Puntutxuak dauden lekutik tolestu.
6. Aurpegia marraztu.
7. Bukatuta! Zorionak!
Bigarren
objektuaren azalpena desberdina izateko, bideo bat jarriko dizuet eta bertan
ematen dituzten pausuak jarraitu beharko dituzue. Sorte on!
Zer moduz egin duzue? Esperientzia honeta jarraitu nahi baduzue hementxe zenbait helbide utziko dizkizuet. Helbide horretan aukera pila aurkituko dituzue!
http://www.dibujosparapintar.com/manualidades_papiroflexia.html
http://papiroflexia.chiquipedia.com/
Ondo segi!
2012-10-04
MEMORIA LANTZEN !!
Gaur memoriako jolasekin arituko gara !
Jolas hauetara jolastea dibertigarria izateaz gain, oso ona da honako arrazoiengatik:
- Oroimena lantzen eta bizkortzen da.
- Behaketa-kapazitatea handitzen da.
- Kontzentrazioa sustatzen da.
Jolasten hasteko irudiaren gainean klikatu behar duzue!
Ondo pasa!
2012-09-27
JOLASEN GARRANTZIA
Umeentzat jolasa kanpoko mundua arakatzeko eta ezagutzeko bidea da, baina
era beran, haurraren munduan gertatzen dena azalarazteko modua ere bada:
sentimenduak, ideiak, nahiak, beldurrak…
Jolasen jarduerek haurren garapen orekatuan, psikomotorean eta adimenezkoan
eragina dute. Baita haien alderdi afektibo eta sozialean ere.
Hori behin esanda, jarraian aurkeztuko dudan power-point-ean argi ikusiko dugu
jolasen garrantzia eta zenbat alderdietan eragina duten.
Gehiago esan barik, hona hemen aurkezpena:
2012-09-21
Zer da AISIALDIA?
Aisia lanetik eta bizitzaren funtsezko ekintzetatik
kanpo dauden ekintzak dira. Hori egiteko erabiltzen den denbora tartea aisialdia
da. Gehienetan, aldi hori helburu ludiko edo kulturaletarako erabiltzen da.
Hortaz, aisialdia gehien gustatzen zaiguna egiteko
daukagun denbora da. Orduan, pertsona bakoitzak bere aisialdian jarduera desberdinak
egingo ditu, bere gustuen eta zaletasunen arabera.
2012-09-20
Ongi etorria!!
Zihara naiz, Bilboko Magisteritzako Lehen Hezkuntzako ikaslea. Blog honetan umeen aisialdiari buruz hitz egingo dut.
Hemen plazaratuko dudan informazioa guztiontzat baliagarria eta interesgarria izatea espero dut! Hurrengora arte.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)