Udalekuetan eta umeekin asko erabiltzen den abestia jarri dizuet. Abesti honekin, abesteaz gain dantza ere egin daiteke. Gainera, abesti honek istorio bat kontatzen du. Jarraian dena ongi azalduta adieraziko dizuet:
Behin kubana bat etorri zen
Bilbora (edo nahi dugun herrira) eta noski, kriston beroa egiten zuenez, egarritu egin zen. Beraz,
motxilatik bere koktelera atera eta gauzak botatzen hasi zen, adibidez,
platanoa, cocoa, ura… zer gehiago? (umeek gauzen izenak esan)
Orduan, koktelera beteta zuenean, gauzak nahasteko abesti bat hasi zen
kantatzen:
Maketu metu me papa
Maketu metu me pa!
(umeek errepikatu; birritan egin)
(Koktelera bat astintzen egongo bagina bezala egin-alde batera eta
bestera)
Egarria asetu zuen bai, baino hondartzara
joan nahi zuen eta ez zuenez autorik autostop egitea pentsatu zuen! Eta han jarri
zen autostop egiten eta han zegoen bitartean abesten hasi zen:
Tu tu e
Tutu e papa
Tutu e
Tutu e pa!
(umeek errepikatu; birritan egin)
(besoak autostop keinua eginez eraman lehenengo alde baterantz, eta
gero besterantz)
Azkenean hondartzara heldu
zen, eta toalla lurrean ipini eta gero… zer egin zuen? Ea guk zer egiten dugu
hondartzara heltzean? (umeen erantzunak itxaron) Krema bota egin zuen! Eta krema ondo
emateko, abesten hasi zen:
Ieme ieme ieme ia!
Ieme ieme ieme ia!
(umeek errepikatu; birritan egin)
No hay comentarios:
Publicar un comentario