Negua badator eta berarekin batera
gabonak eta …….. OLENTZERO !!
Bai lagunok hilabete bat baino gutxiago falta da Olentzero gure etxeetara
opariak ekartzeko.
Baina nor da Olentzero?
Olentzero neguko solstizio edo gabonetako pertsonaiarik
garrantzitsuena da. Badira elezaharrak, Olentzero
azken jentila dela aipatzen dutenak. Hau da, Kixmi, Kristauen jainkoa, etorri
zenean jentilak desagertu egin ziren, baina batek iraun zuen, eta honek eman
zien herritarrei Jesusen jaiotzaren berri. Olentzero da, beraz, menditik
jaisten dena Jesusen jaiotzaz iragartzeko.
Olentzeroren
mitoa mendez mende hedatu da gaur egungo ezaugarrietara egokituz. Olentzerok
eguberrian Euskal Herriko ume guztiei opariak ekartzen dizkie. Gabon gauean,
etxekoak oheratutakoan, tximiniatik sartzen da Gabon suarekin epeltzera,
horregatik, egun horretan tximinia garbi egon behar da.
Olentzeroren ohitura Euskal Herri osoan eragin handia izan duenez,
nonbaiten Olentzeroren etxe ofiziala jarri behar zen. Leku hori Mungia izan da.
Gaur egun,
Olentzeroren etxea Mungian dago, Izenaduba parke-tematikoaren barruan.
Baserriaren izena Landetxo Goikoa da. Baserria hau, Mungiako Landetxo auzoan
dago eta 1510. urtean eraiki omen zuten lehen aldiz. Hortaz, 502 urte ditu.
Horrek esan nahi du, Bizkaiko landa-etxerik zaharrena dela eta Euskal Herriko
zaharrenetarikoa. Hori da, kontuan hartu den arrazoia, Olentzeroren etxea
izateko.
Orain esan
dudan moduan, Izenaduba-basoa Olentzeroren etxea dagoen parke-tematikoa da.
Euskal Herriko lehenengo parke mitologikoa da, eta bertan, gure tradizioei
buruzko jakintzak bereganatu ahal ditugu joko didaktikoen eta ikus-entzumenezko
baliabideen bidez. Mari Domingik, Galtzagorriek eta Olentzerok besteak beste
antzinako istorioak, tradizioak eta mitoak kontatuko dituzte, jolas eta
dibertsioen bitartez. Etxeak kutsu magikoa hartuko du, haurren irudimenari
egokituta dagoena eta Olentzerorekin zerikusirik dituzten elementuek giro hori
sorraraziko dute, hala nola, txokorra, opariak, umeek behar ez dituzten
txupeteek betetzen dituzten pitxerrak...
Ez dizuet gauza gehiegirik esan nahi, zuek zuen esperientzia propioa izan dezazuen! Hona hemen Olentzeroren etxearen argazki batzuk.
Olentzero ikusteaz gain, Euskal Herriko pertsonai mitologiko ugari ere ezagutuko ditugu; esate baterako, Mari Domingi, Lamiak, Sugar, Mari sorgina, Jentilak, Tartalo, Pintxoi (Olentzeroren txori laguntzailea), Akerbeltz…
Ez dizuet gauza gehiegirik esan nahi, zuek zuen esperientzia propioa izan dezazuen! Hona hemen Olentzeroren etxearen argazki batzuk.
Olentzero ikusteaz gain, Euskal Herriko pertsonai mitologiko ugari ere ezagutuko ditugu; esate baterako, Mari Domingi, Lamiak, Sugar, Mari sorgina, Jentilak, Tartalo, Pintxoi (Olentzeroren txori laguntzailea), Akerbeltz…