Ongi etorria guztioi!

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikaslea naiz. Bertan Lehen Hezkuntzako gradua egiten ari naiz.
Blog hau umeen aisialdiaren gaiari lotuta egongo da. Hala nola, abestiak, jolasak eta interesgarria iruditzen zaidan informazio guztia argitaratuko dut. Zuen gustukoa izatea eta hemen plazaratutako guztia interesgarria eta baliagarria gertatzea espero dut.

mis65.gif (4300 bytes)ongietorrimis65.gif (4300 bytes)

2012-12-15

UMEEN GABONETAKO PARKEA

        Aurten, aurreko urteetan bezala, BEC-en (Barakaldo) umeen gabonetako parkea jarri da. Aprobetxa ezazue eta ez galdu aurtengo PIN-a! Oso ondo pasatuko duzue seguru!

 
 
        Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz “bete-betean” gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den. Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.
 


 

2012-12-04

Maddi eta Leireren abenturak


Egunon guztioi! Gaur sarrera berezi bat egingo dut. Izan ere, sarrera honen protagonistak gu gara, hau da, nire taldekideak eta ni.

Musika irakasgairako egin behar izan dugun lana, bideoa bat,  erakutsiko dizuet. Bideo hori eskolan edo edozein tokitan antzeztu ahal izateko antzerkia da. Guk paisaia errealetan burutu dugu, baina paisaia horiek muralen bitartez ere irudika daitezke. Orain esan dudan moduan, guk eskola batean gainontzeko klaseen aurrean antzezteko helburuarekin egin dugu. Horrek ez du esan nahi, eskolako girotik kanpo erabili ezin denik.

Horregatik, hemen utziko dizuet zuek ikusi ahal izateko eta nahi izanez gero antzeztu ahal izateko. Espero dut zuen gustukoa izatea!

Maddi eta Leireren abenturak: ALTXOR GALDUAREN BILA