Ongi etorria guztioi!

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikaslea naiz. Bertan Lehen Hezkuntzako gradua egiten ari naiz.
Blog hau umeen aisialdiaren gaiari lotuta egongo da. Hala nola, abestiak, jolasak eta interesgarria iruditzen zaidan informazio guztia argitaratuko dut. Zuen gustukoa izatea eta hemen plazaratutako guztia interesgarria eta baliagarria gertatzea espero dut.

mis65.gif (4300 bytes)ongietorrimis65.gif (4300 bytes)

2012-12-15

UMEEN GABONETAKO PARKEA

        Aurten, aurreko urteetan bezala, BEC-en (Barakaldo) umeen gabonetako parkea jarri da. Aprobetxa ezazue eta ez galdu aurtengo PIN-a! Oso ondo pasatuko duzue seguru!

 
 
        Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz “bete-betean” gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den. Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.
 


 

2012-12-04

Maddi eta Leireren abenturak


Egunon guztioi! Gaur sarrera berezi bat egingo dut. Izan ere, sarrera honen protagonistak gu gara, hau da, nire taldekideak eta ni.

Musika irakasgairako egin behar izan dugun lana, bideoa bat,  erakutsiko dizuet. Bideo hori eskolan edo edozein tokitan antzeztu ahal izateko antzerkia da. Guk paisaia errealetan burutu dugu, baina paisaia horiek muralen bitartez ere irudika daitezke. Orain esan dudan moduan, guk eskola batean gainontzeko klaseen aurrean antzezteko helburuarekin egin dugu. Horrek ez du esan nahi, eskolako girotik kanpo erabili ezin denik.

Horregatik, hemen utziko dizuet zuek ikusi ahal izateko eta nahi izanez gero antzeztu ahal izateko. Espero dut zuen gustukoa izatea!

Maddi eta Leireren abenturak: ALTXOR GALDUAREN BILA



2012-11-29

Txangoa: IZENADUBA BASOA


Negua badator eta berarekin batera gabonak eta …….. OLENTZERO !! Bai lagunok hilabete bat baino gutxiago falta da Olentzero gure etxeetara opariak ekartzeko.

Baina nor da Olentzero?

Olentzero neguko solstizio edo gabonetako pertsonaiarik garrantzitsuena da. Badira elezaharrak, Olentzero azken jentila dela aipatzen dutenak. Hau da, Kixmi, Kristauen jainkoa, etorri zenean jentilak desagertu egin ziren, baina batek iraun zuen, eta honek eman zien herritarrei Jesusen jaiotzaren berri. Olentzero da, beraz, menditik jaisten dena Jesusen jaiotzaz iragartzeko.

Olentzeroren mitoa mendez mende hedatu da gaur egungo ezaugarrietara egokituz. Olentzerok eguberrian Euskal Herriko ume guztiei opariak ekartzen dizkie. Gabon gauean, etxekoak oheratutakoan, tximiniatik sartzen da Gabon suarekin epeltzera, horregatik, egun horretan tximinia garbi egon behar da.

Olentzeroren ohitura Euskal Herri osoan eragin handia izan duenez, nonbaiten Olentzeroren etxe ofiziala jarri behar zen. Leku hori Mungia izan da. 

Gaur egun, Olentzeroren etxea Mungian dago, Izenaduba parke-tematikoaren barruan. Baserriaren izena Landetxo Goikoa da. Baserria hau, Mungiako Landetxo auzoan dago eta 1510. urtean eraiki omen zuten lehen aldiz. Hortaz, 502 urte ditu. Horrek esan nahi du, Bizkaiko landa-etxerik zaharrena dela eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa. Hori da, kontuan hartu den arrazoia, Olentzeroren etxea izateko.



Orain esan dudan moduan, Izenaduba-basoa Olentzeroren etxea dagoen parke-tematikoa da. Euskal Herriko lehenengo parke mitologikoa da, eta bertan, gure tradizioei buruzko jakintzak bereganatu ahal ditugu joko didaktikoen eta ikus-entzumenezko baliabideen bidez. Mari Domingik, Galtzagorriek eta Olentzerok besteak beste antzinako istorioak, tradizioak eta mitoak kontatuko dituzte, jolas eta dibertsioen bitartez. Etxeak kutsu magikoa hartuko du, haurren irudimenari egokituta dagoena eta Olentzerorekin zerikusirik dituzten elementuek giro hori sorraraziko dute, hala nola, txokorra, opariak, umeek behar ez dituzten txupeteek betetzen dituzten pitxerrak...

       Ez dizuet gauza gehiegirik esan nahi, zuek zuen esperientzia propioa izan dezazuen! Hona hemen Olentzeroren etxearen argazki batzuk.





Olentzero ikusteaz gain, Euskal Herriko pertsonai mitologiko ugari ere ezagutuko ditugu; esate baterako, Mari Domingi, Lamiak, Sugar, Mari sorgina, Jentilak, Tartalo, Pintxoi (Olentzeroren txori laguntzailea), Akerbeltz…





2012-11-22

EDOZEIN FESTARAKO APAINGARRIA

Eskulan hau egiteko honako materialak behar ditugu:

- 40 pajita
- Brida bat
- Arrantza egiteko pita
- Brillantina (nahi duzuen koloretakoa)
- Kola zuria
- Artaziak eta pintzela


 
 
 
 
Materialak izan eta gero hasiko gara eskulana egiten! Hauek dira jarraitu beharreko pausuak:
 
1. Hartu 40 pajita eta elkartu denak multzo batean.
2. Brida hartu eta ipini multzoaren erdian, gero estutu ahal duzuen guztia.
3. Pajiten puntak zabaldu borobil bat sortzeko.
4. Bridaren punta moztu, behar izanez gero heldu bati laguntza eskatu.
5. Hartu pita zati bat eta apaingarriari lotu. Ondoren, nahi duzun tokian eskegi ahal izateko.
6. Azkenik, pintzel batekin kola pixka bat eman pajiten puntetan eta brillantinan sartu. Bukatzeko, utzi apaigarria lehortzen.
 
Gutxi gora behera hau da lortu behar duguna:
 
 
 
 
 


2012-11-18

Telebistaren pailazoak

Gaur hain famatuak izan diren pailazoen azkena, Miliki, hil da. Pailazo horiek hiru anaiak ziren eta 30ko hamarkadatik umeei barrea eragiten egon dira. Haienak dira abesti famatu hauek: "Hola Don Pepito", "La gallina Turuleca", "Había una vez un circo"...

 
 
Ziur nago gehienok horietako bat baino gehiago abestu dugula!
 
 


2012-11-08

MAKETU METU ME PAPA


Udalekuetan eta umeekin asko erabiltzen den abestia jarri dizuet. Abesti honekin, abesteaz gain dantza ere egin daiteke. Gainera, abesti honek istorio bat kontatzen du. Jarraian dena ongi azalduta adieraziko dizuet:
 
Behin kubana bat etorri zen Bilbora (edo nahi dugun herrira) eta noski, kriston beroa egiten zuenez, egarritu egin zen. Beraz, motxilatik bere koktelera atera eta gauzak botatzen hasi zen, adibidez, platanoa, cocoa, ura… zer gehiago? (umeek gauzen izenak esan)

Orduan, koktelera beteta zuenean, gauzak nahasteko abesti bat hasi zen kantatzen:

Maketu metu me papa
Maketu metu me pa!
(umeek errepikatu; birritan egin)
(Koktelera bat astintzen egongo bagina bezala egin-alde batera eta bestera)

Egarria asetu zuen bai, baino hondartzara joan nahi zuen eta ez zuenez autorik autostop egitea pentsatu zuen! Eta han jarri zen autostop egiten eta han zegoen bitartean abesten hasi zen:

Tu tu e
Tutu e papa
Tutu e
Tutu e pa!
(umeek errepikatu; birritan egin)
(besoak autostop keinua eginez eraman lehenengo alde baterantz, eta gero besterantz)
Azkenean hondartzara heldu zen, eta toalla lurrean ipini eta gero… zer egin zuen? Ea guk zer egiten dugu hondartzara heltzean? (umeen erantzunak itxaron) Krema bota egin zuen! Eta krema ondo emateko, abesten hasi zen:


Ieme ieme ieme ia!
Ieme ieme ieme ia!
(umeek errepikatu; birritan egin)

2012-11-02

TXANGOA: SOPUERTA ABENTURA


Sopuerta Abenturara txango bat egitea proposatzen dizuet! Benetan oso esperientzia polita eta desberdina izango da. Abentura parke honi buruz gehiago jakiteko azalpentxo bat emango dizuet.



Sopuerta Abenturaren web orrialdean sartu nahi baduzue irudan klikatu

Bere izenak esaten duen moduan, parkea Sopuertan kokatuta dago eta Euskal Herriko zuhaitzetan egiten den abenturazko lehenengo parkea da. Horregatik ezagutu behar duzu!



Baina zer da zuhaitzetako abentura parke bat?

Ingurune naturala bisitatzeko eta horrekin kontaktuan egoteko modu berria, dibertigarria eta originala da. Bisita honetan naturarekin harremanetan egongo gara zenbait kirol ibilbideren bitartez. Gainera, orokorrean pertsona guztientzat bideratuta dago. Guztiontzako taldeak dira: umeak eta helduentzat, kirolariak direnak eta ez direnentzat, banakakoentzat, familia edo taldetan joaten direnentzat.



Parke honetako ekintza nagusia zuhaitzetan egiten den abentura parkea da, haatik, jumping eta arkularitza ere eskaintzen dute. Parkeak zuhaitzetan egiten diren bost zirkuitu ditu (horia, berdea, urdina, gorria eta tirolinak, kolore bakoitzak zailtasun bat du) eta horiek abentura eta erronka desberdinak dituzte. Parkera doan pertsonak bere bizkortasuna eta oreka frogatzen ditu. 
Ez galdu denborarik! Primeran pasatuko duzue familiarekin edo lagunekin! Eskolarekin ere joan zaitezke!

2012-10-24

SOKASALTOA


Antzinatik, hots, duela urte askotatik, oso ezaguna den jolasa sokasaltoarena da. Jolas honetan, gainera, banaka edo taldeka jolas daiteke. Sokasaltoak aldaera ugari ditu eta gehienetan abesti batekin doa. Horregatik, kordaren erritmoa abestiak zehaztuko du. Sokasaltoan jolasteko abesten diren zenbait abesti jarriko dizkizuet, seguruenik ezagunak izango dituzue. Ea ba goazen abesti horiek entzutera!
 
1. Al pasar la barca
"Al pasar la barca"

"Al pasar la barca,
me dijo el barquero:
las niñas bonitas,
no pagan dinero.
Yo no soy bonita,
Ni lo quiero ser,
Arriba la barca,
Una, dos y tres".
 
2. El cocherito

El Cocherito
 
El cocherito leré
me dijo anoche, leré,
que si quería, leré,
montar en coche, leré.
Y yo le dije, leré,
Con gran salero, leré
No quiero coche, leré,
Que me mareo, leré."

 
 
 
        Horiek dira abesti batzuk, baina askoz gehiago daude. Euskaraz ere baditugu sokasoltan jolasteko abestiak, adibidez honako hau:
 
Ama aita
zenbat urtekin ezkonduko naiz
bat, bi, hiru, lau, bost, ...
 
(Jarraituko da zenbatzen saltoka ari den pertsona nekatu edo okertu arte)




2012-10-18

Lehenengo eta oraingo jolasen bilakaera

       Jolasen inguruko sarrera bat egitea pentsatuta neukan, jolasek denboran zehar izan duten aldaketei buruzkoa. Informazioa bilatzean interesgarria iruditu zaidan power point-a aurkitu dut, informazioa modu zehatzean eta adibideen bitartez ematen duelako.
 
     Horregatik, zuei horren bitartez azalpena ematea erabaki dut. Hona hemen informazioa.
 
 



2012-10-12

PAPIROFLEXIA


Nork ez du inoiz paperezko objektu bat sortu? Askotan folio batekin hegazkinak edo itsasontzi sinpleak egiten ditugu! Baina askoz gauza politagoak eta elaboratuagoak egin daitezke!

Animatu zaitez! Oso ondo pasatuko duzu eta!








Papiroflexia paperezko orriak tolestean forma desberdineko objektuak eratzeko japoniar artea da. Hori egiteko ez dira artaziak, grapak edo kola behar; soilik paperezko folioak eta eskuak behar ditugu. Objektu hauek egiteko edozein koloretako orriak erabil dezakezue errealagoak egiteko. Azalpentxoa behin emanda martxan jarriko gara!

Hasieran zerbait errazarekin hasiko gara eta gero zailtasun handiagoko beste batekin jarraituko dugu!


a) TXAKURRAREN AURPEGIA



Txakurtxoa egiteko pausuak:
           1. Erditik tolestu.
           2. Erditik tolestu zimurdurak egiteko.
           3. Puntutxuak dauden lekutik tolestu.
           4. Puntutxuak dauden lekutik tolestu.
           5. Puntutxuak dauden lekutik tolestu.
           6. Aurpegia marraztu.
           7. Bukatuta! Zorionak!




Bigarren objektuaren azalpena desberdina izateko, bideo bat jarriko dizuet eta bertan ematen dituzten pausuak jarraitu beharko dituzue. Sorte on!



Zer moduz egin duzue?  Esperientzia honeta jarraitu nahi baduzue hementxe zenbait helbide utziko dizkizuet. Helbide horretan aukera pila aurkituko dituzue! 

http://www.dibujosparapintar.com/manualidades_papiroflexia.html

http://papiroflexia.chiquipedia.com/


Ondo segi!


2012-10-04

MEMORIA LANTZEN !!


Gaur memoriako jolasekin arituko gara !

Jolas hauetara jolastea dibertigarria izateaz gain, oso ona da honako arrazoiengatik:

  • Oroimena lantzen eta bizkortzen da.
  • Behaketa-kapazitatea handitzen da.
  • Kontzentrazioa sustatzen da.

Jolasten hasteko irudiaren gainean klikatu behar duzue! 




Ondo pasa!

2012-09-27

JOLASEN GARRANTZIA

         
           Umeentzat jolasa kanpoko mundua arakatzeko eta ezagutzeko bidea da, baina era beran, haurraren munduan gertatzen dena azalarazteko modua ere bada: sentimenduak, ideiak, nahiak, beldurrak…

        Jolasen jarduerek haurren garapen orekatuan, psikomotorean eta adimenezkoan eragina dute. Baita haien alderdi afektibo eta sozialean ere.

        Hori behin esanda, jarraian aurkeztuko dudan power-point-ean argi ikusiko dugu jolasen garrantzia eta zenbat alderdietan eragina duten.


 Gehiago esan barik, hona hemen aurkezpena:





2012-09-21

Zer da AISIALDIA?


Aisia lanetik eta bizitzaren funtsezko ekintzetatik kanpo dauden ekintzak dira. Hori egiteko erabiltzen den denbora tartea aisialdia da. Gehienetan, aldi hori helburu ludiko edo kulturaletarako erabiltzen da.

 

Hortaz, aisialdia gehien gustatzen zaiguna egiteko daukagun denbora da. Orduan, pertsona bakoitzak bere aisialdian jarduera desberdinak egingo ditu, bere gustuen eta zaletasunen arabera.

2012-09-20

Korro jolasa

Orain pailazoen abesti polita entzutera gonbidatzen zaituztet!!!!


              
Hasteko jolas desberdinen aurkezpena egin nahi dut, ppt honen bidez!!


 

Ongi etorria!!

          Zihara naiz, Bilboko Magisteritzako Lehen Hezkuntzako ikaslea. Blog honetan umeen aisialdiari buruz hitz egingo dut.
 
          Hemen plazaratuko dudan informazioa guztiontzat baliagarria eta interesgarria izatea espero dut! Hurrengora arte.