Ongi etorria guztioi!

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikaslea naiz. Bertan Lehen Hezkuntzako gradua egiten ari naiz.
Blog hau umeen aisialdiaren gaiari lotuta egongo da. Hala nola, abestiak, jolasak eta interesgarria iruditzen zaidan informazio guztia argitaratuko dut. Zuen gustukoa izatea eta hemen plazaratutako guztia interesgarria eta baliagarria gertatzea espero dut.

mis65.gif (4300 bytes)ongietorrimis65.gif (4300 bytes)

2012-11-02

TXANGOA: SOPUERTA ABENTURA


Sopuerta Abenturara txango bat egitea proposatzen dizuet! Benetan oso esperientzia polita eta desberdina izango da. Abentura parke honi buruz gehiago jakiteko azalpentxo bat emango dizuet.



Sopuerta Abenturaren web orrialdean sartu nahi baduzue irudan klikatu

Bere izenak esaten duen moduan, parkea Sopuertan kokatuta dago eta Euskal Herriko zuhaitzetan egiten den abenturazko lehenengo parkea da. Horregatik ezagutu behar duzu!



Baina zer da zuhaitzetako abentura parke bat?

Ingurune naturala bisitatzeko eta horrekin kontaktuan egoteko modu berria, dibertigarria eta originala da. Bisita honetan naturarekin harremanetan egongo gara zenbait kirol ibilbideren bitartez. Gainera, orokorrean pertsona guztientzat bideratuta dago. Guztiontzako taldeak dira: umeak eta helduentzat, kirolariak direnak eta ez direnentzat, banakakoentzat, familia edo taldetan joaten direnentzat.



Parke honetako ekintza nagusia zuhaitzetan egiten den abentura parkea da, haatik, jumping eta arkularitza ere eskaintzen dute. Parkeak zuhaitzetan egiten diren bost zirkuitu ditu (horia, berdea, urdina, gorria eta tirolinak, kolore bakoitzak zailtasun bat du) eta horiek abentura eta erronka desberdinak dituzte. Parkera doan pertsonak bere bizkortasuna eta oreka frogatzen ditu. 
Ez galdu denborarik! Primeran pasatuko duzue familiarekin edo lagunekin! Eskolarekin ere joan zaitezke!

No hay comentarios: